2. B mailara igotzeko borrokan jarraitzen du Beasaingo taldeak. Bihar zozketa bidez erabakiko da hirugarren eta azken aurkaria.
Beasaingo jokalariak atzo goizean Caceresera bidean. Argazkia: Beasain Kirol Elkartea.
Beasain Kirol Elkarteak 2. B mailara begira jarraitzen du oraindik ere. Gaur Cacereñoren aurkako partida 2-1 galdu dute, baina beasaindarrek gol bateko errenta zeukatenez eta etxetik kanpo sartutako golak balio bikoitza duenez, kanporaketa Beasainen aldekoa izan da. Irabazten joan dira Urtzi Arrondoren mutilak, Jon Anderren golari esker.
2. B mailara igotzeko borrokan, bihar arratsaldean jakingo da hirugarren eta azken aurkaria zein talde izango duen Beasainek. Bi partida jokatu beharko dituzte.