
Gaur, 19:00etan, Beasaingo Loinazko San Martin plazan elkarretaratzea egingo dute Beasaingo emakume batek jasandako indarkeria matxista erasoa salatzeko. Beasaingo Udalak, “generozko edozein motako erasoren aurrean bere gaitzespena adierazten du irmoki eta herritarrak honelako erasoak salatzera gonbidatzen ditu”.