Goierrik eta Tolosaldeak gida turistiko berria argitaratu dute udari begira

Niko Osinalde, Olatz Peon, Felix Urkola, Maite Cruzado eta Olatz Illarregi, gaur, D’elikatuz zentroan.
Hona hemen gaurko prentsaurrekoko esan batzuk: Felix Urkola. Lazkaoko alkatea eta Goiturreko presidentea “Bi gai azpimarratu nahi nituzke; 2008tik bi bailaren arteko elkarlana. Horrek agerian uzten du beste bailara batekin lan egitea posible dela, eta bestalde, atera berri dugun eskaintza turistikoaren gida” Olatz Peon. Tolosako alkatea eta Tolosaldea Garatzeko presidentea “Eskaintza turistikoaren gida garrantzitsua baino, oinarrizkoa dela uste dut” “Bi eskualdeen garapen ekonomikorako oso garrantzitsua da turismoa” “Tolosaldean, 1.go sei hilabetekoan, %32 egin dute gora bisitek” Niko Osinalde. Goitur-eko zuzendaria “Agenda bateratua ateratzea aurrerapena izan da” “Oporrak Tolosaldean eta Goierren pasako dituzten beharrak aurreikusten saiatu gara eskaintza egiteko” Olatz Ilarregi. Tolosaldea Garatzeko turismo arduraduna ” ‘Landa paradisua’ marketing estrategia oso positiboa izan da” “Tolosako eta Ordiziako azokak, oso erakargarriak dira bi eskualdeetako turistentzat” Maite Cruzado. Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria “Bi bailaren arteko elkarlana goraipatzekoa da, eta ezarritako helburuak betetzen ari dira” “EUSTATen datuek diote Tolosaldera eta Goierrira gaua pasatzera datozenen kopurua %8,6 igo dela ekainean”