Haur sahararrei harrera egin diete Zumarragako udaletxean
Urtero bezala Saharatik hainbat haur etorri dira Goierri garaira uda sasoia bertako hainbat familirekin igarotzera, Hare Haizea elkartearen bitartez. Gipuzkoan ehundik gora haur izango dira aurten, horietatik bostek Urretxu, Zumarraga
Urtero bezala Saharatik hainbat haur etorri dira Goierri garaira uda sasoia bertako hainbat familirekin igarotzera, Hare Haizea elkartearen bitartez. Gipuzkoan ehundik gora haur izango dira aurten, horietatik bostek Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko beste hainbeste familiarekin igaroko dute uda. Goierri garaian familia berri bat animatu da aurten ekimenean parte hartzera.
Gaur eguerdian egin zaie Zumarragako udaletxean Goierri garaira eta Tolosaldeara etorri diren haur sahararrei harrera ekitaldia. Ondoren, bazkaria egin dute Gure Txoko jubilatuen egoitzan eta arratsaldean Aikur erle museora joango dira bistan.
Datorren urteari begira, familia berriak animatu nahi izan dituzte Hare Haizeatik. Aipatu dutenez, haurren mantenua soilik hartu beharko dute gain familiek, bidaia eta botikak Hare Haizeak ordaintzen baititu udaletxeen laguntzari eta bestelako kanpainei esker. Osakidetzak mediku azterketak doan egiten ditu, eta Zumarragan, Itziar Ayon dentistak ere doan egiten ditu errebisioak.
Haurrak ekainaren 24an iritsi ziren Goierri garaira eta bi hilabete igaroko dituzte bertan.