Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta izango dira bihar Lazkaoko Maizpiden
'Baga Biga Higa' ikuskizuna eskainiko dute
Lazkaoko Maizpide euskaltegian egitarau potoloa prestatu dute udarako, ikasleei zein herritarrei zuzendutako kultur ekitaldiekin. Bihar iluntzean, Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariek Baga Biga Higa ikuskizuna eskainiko dute Maizpideko zineman, 22:00etan. Euskal musikaren historia errepasatuko dute, hitzaldia eta musika tartekatuz.
Hurrengo ekitaldiak:
- Abuztuak 9: bertso afaria Iban Urdangarin eta Iker Zubeldiarekin (21:00).
- Abuztuak 16: Adarretatik zintzilik antzezlana (22:00).
- Abuztuak 23: Pili Eskisabel, Irati Goikoetxea eta Ekaitz Goikoetxea ipuin kontalariak (22:00).
- Irailak 6: bertso afaria Anjel Mari Peñagarikano eta Jesus Mari Irazurekin (21:00).
- Irailak 13: Rakugoa, Japoniako ipuinak (22:00).
- Irailak 20: Koldo Amestoy (22:00).
- Irailak 27: Star Blues (22:00)