Baba pintoa eta leka itaie, Ordiziako azokako berritasunak
Ordiziako festak pasata, normaltasunera itzuli da asteazkenetako azoka ere. Bi produktu berri ekarri dituzte gaurkoan baserritarrek. Batetik, baba pintoa; 8 euroan dute lekan, eta 10 euroan aletuta. Bestetik, leka itaie eta gorria ere ekarri dituzte; kiloa 4 euroan ari dira saltzen.
Frutari dagokionez, basakan asko ekarri dituzte gaur; kiloa 5 euroan saldu dute. Nabarmentzekoa baita ere Espainiako Estatutik ekarritako moskatel mahatsa, kiloa 3,5 euro eta 5,75 euro artean.
Perretxikuei dagokienez:
- Ziza horiak: 3 kg hemengoak (kiloa 18 euroan) eta 20 kg kanpokoak (20 euroan)
- Onddoak: 1kg hemengoa (20 euroan) eta 30kg kanpokoak (28 euroan)
- Gibelurdinak: 1 kg (30 euroan)