Atzo The Beatles, eta gaur Zopilotes Txirriaos Gabiriako jaietan
Mozorro desfilea egin dute bart Gabiriako jaietan, eta The Beatles musika taldearen parodia egin duen laukoteak irabazi du saria.
- 17:30. Altxorraren bila eta mozorro dantza.
- 19:00. Bola eta toka txapelketa.
- 19:00. Sagardo eta txistorra dastaketa. Ondoren, oilaskoa egongo da salgai.
- 23:00. Zopilotes Txirriaos, Skakeitan eta Selektah Stepy taldeen kontzertuak.
- Goizaldean. Baratzuri zopa jatea plazan, Osinaldeko elkartekoek emanda.
- 11:00. Meza nagusia. Ondoren, tiragoma, bola eta toka txapelketa herritarrentzat.
- 19:00. Ardo beltza banaketa eta afari merienda.
- Arratsaldean eta gauean. Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.