Herriko artzainen gaztak dastatu dituzte Zerainen San Roke egunean
Jaietako azken eguna dute gaur. Gauean bertso afaria izango dute Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldiarekin.
Jaien azken egunean murgildurik daude zeraindarrak. Eguerdian, herriko artzainek egindako gazta probatzeko aukera izan dute. Basazabal, Garoa, Olabide, Milagros, Muñoa eta Barbari gaztak jarri dituzte plazako mahaietan. Bestalde, ardoa banatu dute. Jende ugari bildu da, eta giro aparta izan dute.
Batzuek gazta jaten zuten bitartean, beste batzuek tokan jardun dute. Haurrak zein helduak animatu dira.
Gauean herri afaria
Eguna amaitzeko, iluntzean herri afaria izango dute Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Eta ondoren, dantzaldia izango dute Jerry musikariarekin.