Uxua Barandiaran, Cobasen lortutako dominekin. / Bealak
Joan den larunbatean jokatu zen Cobas herrian (Galizia, Espainia) Equiocio Desafio Ferrol lasterketa, 26 kilometrokoa. Bealak taldeko Uxua Barandiaran zegamarrak lehenengo postua lortu zuen emakumezkoetan. 2 ordu eta 25 minutuan egin zuen ibilbidea. Emakumezkoetan lehena izateaz gain, bere kategoriako lehena ere izan zen, eta bi dominarekin etxeratu zen.