Legazpiko Kale Nagusia oinezkoentzat egokitzeko lanen bigarren fasea hasi dute
Udalak parte hartze prozesu bat aurrera eraman zuen Legazpin, bigarren fase honetan egin beharrekoa zehazteko. Herritarrek hala erabakita, harmailadun eszenatoki bat jarriko dute kalearen amaieran. Horrez gain, zama lanetarako bi gune eta atseden hartzeko beste bi gune jarriko dituzte.
Zeresana eman duen gaia
Kale Nagusiko obrek zeresana eman zuten iaz Legazpin. Bigarren fasea iaz egitekoa zen, baina Legazpiko Udalak urtebete atzeratzea erabaki zuen, eta Kale Nagusiko merkatari eta bizilagunak kexu agertu ziren.
Legazpiko Kale Nagusia oinezkoentzat egokitzeko lanak 2015ean hasi zituzten. Lanen lehenengo fasea burutu zuten orduan, eta bigarren faseari ekin diote aste honetan. Sasoi Eraikuntzak S.L. enpresari esleitu diote obra, eta lau hilabete inguru iraungo du.