Ekaitz Goikoetxeak irabazi ditu Basarri lehiaketako lehen bi sariak
Hirugarren urtez segidan, Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak irabazi ditu Basarri bertsopaper lehiaketa lehen eta bigarren sariak. Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo, Rufino Iraola eta Unai Mendizabal epaimahaikideek aho batez erabaki dute Goikoetxea saritzea.
Lehen saria Azken puntua bertso-sortari esker lortu du. Zortzi bertsook pertsona gaixo batek sentitzen duena kontatzen dute. Bigarren saria, berriz, Zer egin dizu bizitzak? lanagatik. Suizidioari buruzkoak dira bertso horiek.
Bihar izango da sari banaketa, Bertsolari Gazteen XLI. Lizardi Sariko finalaren barruan, Modelon, 22:00etan. Gemma Urteaga beasaindarra izango da finalistetako bat, Jokin Bergara, Nahia Sasco, Beñat Jauregi, Joanes Illarregi eta Maider Arregirekin batera.