Igor Larreak zilarrezko domina lortu du Munduko Compak Txapelketan
Igor Larrea, Legorretan bizi den kirol ehiztari segurarrak lan bikaina egin du abuztuaren ondarrean Frantziako Signes herrian jokatu den Munduko 14. Compak Txapelketan. Espainiako selekzioarekin aritu da Larrea, Juan Carlos Navarro eta Javier Ortiz taldekideekin batera. 570 puntu lortu zituen hirukoak, eta txapeldunorde gelditu ziren, Italiako taldeak baino 9 puntu gutxiago lortuta.
Banakako proban ere fin aritu zen Larrea, eta 14. postua lortu zuen, 192 plater jota, irabazleak baino hiru gutxiago.