Igartza eta Loinatz zelaiak, larrialdietarako heliportu
Larrialdi kasuetan, heliportu bezala erabili ahal izango dituzte Igartza eta Loinatz futbol zelaiak. Hala adostu dute Osakidetzak eta Beasaingo Udalak. Larrialdi zerbitzuetako helikopteroek bi zelaietan lur hartu ahal izango dute horrela. Abuztuan egin zuten lehendabiziko garraio lana, Loinatzen.
Larrialdi kasuetan helikopteroek lur hartzeko leku bat behar zutela ikusita, Osakidetzak eskaera egin zion Beasaingo Udalari, eta honek, futbol zelaien aukera planteatu zien. Toki horien egokitasuna aztertu eta gero, bi aldeen arteko akordioa etorri da, eta hemendik aurrera, presazko kasuetan larrialdetako helikopteroek bi zelaiak erabili ahal izango dituzte.