Kataluniako erreferenduma babesteko elkarretaratzea deitu du Gure Esku Dagok
Pil-pilean dago Kataluniako erreferendumaren gaineko eztabaida egunotan. Gure Esku Dago egitasmoak, Kataluniarren erabakitzeko eskubidea defendatu eta galdeketa babestu nahi du. Horretarako, manifestazioa egingo dute irailaren 16an Bilbon. Ekitaldi hori babesteko, eskualdez eskualde ari dira elkarretaratzeak antolatzen, eta bihar, Goierrin izango da hitzordua. Eskualde mailako bilkura Beasainen egingo dute, 19:00etan, Beasaingo plazan.
Hilaren 16ko manifestazioari begira, Bilbora joateko autobusak antolatzen ere hasiak dira. Joateko asmoa dutenek, izena emateko hainbat bide izango dituzte: biharko elkarretaratzean, herrietako ohiko puntuetan eta internet bidez. Autobusak 15:00etan aterako dira, eta lagun bakoitzeko 10 euro ordaindu behar da.