Zaldibiak korrika igaro du goiza
Herri lasterketaren 7. edizioan 78 korrikalarik hartu dute parte
Zaldibiarrek giro paregabean, eguraldi onarekin eta korrika igaro dute gaur goiza, Herri Lasterketaren 7. edizioaren aitzakiarekin. Ohi den bezala, herriko haur eta gaztetxoen probekin hasi da korrikaren festa, eta 11:30ean eman diote irteera lasterketa ofizialari, 78 partaiderekin. Leaburun bizi den Hmatou Salahadin iritsi da lehena helmugara 23 minutu eta 16 segundoren ostean; Izaro Rubio ordiziarra izan da lehen emakumezkoa, 27:05eko denborarekin. Lehen zaldibitarrak Gerizpe Iraola eta Izaro Rubio izan dira. Azken hauetatik, ez batak ez besteak ez dute lortu probaren errekorrak gainditzea: Xabier Murielen 26:14koa eta Maider Gaztañagaren 26:21ekoa. Probaren errekor nagusia 22:18an dago.
SAILKAPENAK Gizonezkoak 1. Hmatou Salahadin (Leaburu) 2. Alexander Oiarbide (Ordizia) 3. Aritz Garin (Villabona) Emakumezkoak 1. Izaro Rubio (Ordizia) 2. Maitane Gerrero (Hernani) 3. Maite Arraiza (Barkaldo) Lehen zaldibitarrak Gerizpe Iraola Laida Elizegi