Goierritarrak Katalunian dira, biharko egunaren zain
Bihar da urriaren 1a. Independentziaren inguruko galdeketa egitekoak dira Katalunian. Eta goierritarrak ezin falta saltsaren erdian. Gure Esku Dagok antolatuta, autobus bat abiatu da goizean Beasaindik, eta arratsaldean iritsi dira San Vicenç dels Horts herrira. Han egingo dute galdeketaren eta egunean zehar antolatzen diren ekitaldien jarraipena. Beasaindik joandako lagunek une historiko hori bizitzera, kataluniarrei elkartasuna adieraztera eta hango prozesutik ikastera doazela azaldu dute, beti ere, protagonismoa kataluniarrei utzita.