Abian da Aizkorrin Barrena mendi martxaren Hamargarren edizioa
Brinkolako tren geltokitik irten dira 08:15etan zanpa-zanpa martxako parte hartzaileak. Aurretik 30km-ko ibilbidea dute, 1250m-ko desnibelarekin. Ttipi-ttapa martxan parte hartzen ari direnek berriz, ordubete beranduago ekin diote toki beretik; hauek 16km eta 530m-ko desnibelari egin beharko diote aurre.
Berritasun gisa eta mendi martxaren hamargarren urte urrenarekin batera, Legazpitik pasako dira bi ibilbideetako parte hartzaileak aurten lehen aldiz. Aldatu ez dena, helmuga da; urtero bezala Brinkolan amaituko da, eta partaideek auzoko Armuño elkartean bazkaltzeko aukera izango dute.