Egitarau oparoa Beasaingo Arrano kultur elkartean
Beasaingo Arrano elkartea gaur egungo egoitzara pasa zela 25 urte bete dira aurten. Urte urren hau ospatzeko hainbat ekintza egin dituzte aste honetan zehar, eta ospakizunak gaur segida izan du. Jolas herrikoiak egin dituzte goizean, hauek amaitu ostean bertso saioa eta ekitaldi politikoa egin dituzte. Ekitaldia bi zatitan banatu da, batetik elkartearen historiaren errepaso labur bat egin dute; bestetik Euskal Herriak dituen erronkez hitz egin dute, kataluniako egoera ere ekarri dute gogora.
14:30etan Herri Bazkaria egin dute, eta bazkalostean kantu saioa dute Aitor Furundarenarekin. Hau amaitu ostean umeentzako jolasak antolatu dituzte. Eguna amaitzeko trikiti, bertso eta kopla kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar.