Kataluniako herritarrei elkartasuna adierazi diete ehunka goierritarrek
Gure Esku Dago dinamikak antolatuta eta “Herritarron garaia da“ lemapean ehunka lagun irten dira kalera kataluniako prozesuari babesa erakusteko. Herriko kaleetan euripean ibili ostean, kataluniako prozesuaren aldeko manifestua irakurri, LLuis Llach-en L‘Estaca abestiaren euskal bertsioa abestu eta hautetsontzietan bozka sinbolikoa eman dute.