Partaidetza altua Irimogaine orientazio proban
270 lagunek eman dute izena Irimogaine 2017 orientazio proban parte hartzeko. Proba Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatu du. Partaideak goizean goizetik elkartu dira Ederrena pilotalekuan; 08:45etan harrera egin zaie parte hartzaile
270 lagunek eman dute izena Irimogaine 2017 orientazio proban parte hartzeko. Proba Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatu du. Partaideak goizean goizetik elkartu dira Ederrena pilotalekuan; 08:45etan harrera egin zaie parte hartzaile hauei, 09:30etan hitzaldi teknikoa eduki dute eta 10:00etan abiatu dira Urretxuko Iparragirre Plazatik. 4 orduko ibilbidea aukeratu dutenak izan dira lehenak, proba hau beste 3 orduko proba baino gogorragoa da, mapa zabalagoarekin, eta baliza eta desnibel gehiagorekin. 3 orduko proban parte hartu dutenak berriz ordu erdi beranduago abiatu dira.