Iñaki Azurmendik ezin izan du hiru onenen artean sailkatu
Donostiako Gasca kiroldegian jokatu da arratsaldeko seietatik aurrera Euskal Herriko lehen mailako aizkora txapelketako finala.
Sei aizkolari aritu dira bertan lanean, eta hauen artean izan da Iñaki Azurmendi. Hiru onenen artean sailkatzea zen Arriarandarraren helburua, baina ezin izan du lana borobildu eta laugarren izan da Aitzol Atutxa, Iker Vicente eta Mikel Larrañagaren atzetik.