Jendaurreko XXVI.Margo lehiaketako sariak banatu dituzte
Arrano kultur elkarteak antolatutako margo lehiaketa jokatu da Beasainen. Herria eta auzoak gai hartuta, goiz osoan zehar ibili dira margolariak lanean. Eguerdian lanak entregatu eta epaimahaikideen lana heldu da. Hauek guztira zortzi sari banatu dituzte.
Gazteen artean Alicia Valiñak irabazi du, herriko gazteetan berriz Ivan Kaumi izan da onena. Helduetan, Jose Ramon Guerra izan da lehena, eta bere atzetik geratu dira Juan Carlos Aresti eta Jose Miguel Arranz. Herritarren artean berriz Aitor Mertxanen lana aukeratu dute lehenengo postuan eta Kinia Kanbarirena bigarren.