Aitor Hernandez eta Lierni Lekuonak irabazi dute Beasaingo ziklo-kros proba
Euskal Herriko Ziklo-Kross txapelketako bigarren proba egin dute gaur Beasainen. Lasterketa uste baina arinagoa izan da lasterkarientzat; oro har, ibilbidea nahikoa lehorra egon da goizean zehar eta ez da lokatz askorik egon. Hori dela eta, lasterketa ia guztia bizikletaren gainean egin ahal izan dute parte hartzaileek.
Ateratzen azkenak izan dira elite mailako txirrindulariak, eta bertan Aitor Hernandez eta Lierni Lekuona izan dira azkarrenak. Jon Munitxak irabazi du 23 urtez azpikoen artean. Juniorretan Mikel Orbea eta Luisa Ibarrola izan dira onenak. Kadeteetan berriz, Aitzol Sasieta eta Lur Zupiriak lortu dute garaipena. Masterrei dagokienez, Juan Jose Romerorentzat izan da garaipena 30etan, Josu Isasirentzat master 40etan eta Xabier Mendiarazentzat master 50-60etan.