Gure Esku Dagok deituta, ehunka lagun bildu dira gaur Ordizia, Lazkao eta Beasain artean, Eman eskua Kataluniari lemapean. Giza katea osatzeaz gain, lekuko bana abiatu da Lazkaotik eta Ordiziatik. 12:00etarako osatu dute katea, eta 12:20ak aldera abiatu dira lekukoak. Eskuz esku eraman dute hainbat goierritar ezagunek, eta Beasainen elkartu dira bi lekukoak. Une hunkigarria izan da, Maialen Akizuk lekukoa ekarri duenekoa; herritar ugari Gure Esku Dagoren kamisetak soinean eta Kataluniako esteladak eskuetan zituztela bildu dira haren inguruan, eta Katalunia aurrera! oihuak egin dituzte.
Ordiziatik abiatutako lekukoa berriz Dani Soler Ordizian bizi den kataluniarrak ekarri du. Akizu eta biak elkartu eta Loinazko San Martin plazaraino eraman dute lekukoa. Maialen Akizuk irakurri du testua. Solerrek berriz, Kataluniatik bidalitako idatzia irakurri du. L’Estaca abestia abestuz bukatu dute ekitaldia.
Argazki galeria:
Lekuko eramaleak:· Julene Iturriotz (Ordizia)
· Maria Pilar Amundarain (Ordizia)
· Lurdes Olazabal (Ordizia)
· Maider Gaztañaga (Ordizia)
· Udane Arizmendi (Ordizia)
· Jose Mari Aranburu (Ordizia)
· Oihan eta Ilazki (Ordizia)
· Idoia Beain eta Jon Ganzarain (Ordizia)
· Joxe Etxeberria (Ordizia)
· Terese Altolagirre (Ordizia)
· Idurre Aldabaldetreku (Ordizia)
· Mikele Arizkorreta (Ordizia)
· Aitor Aldasoro (Beasain)
· Mari Karmen Alustiza (Beasain)
· Mikel Sarriegi (Beasain)
· Elena Calvillo (Beasain)
· Arantxa Zufiaurre eta Garbiñe Zurutuza (Beasain)
· Dani Soler (Beasain)· Maialen Akizu (Beasain)· Amets eta Enaitz (Beasain)
· Juanito Arbizu (Beasain)
· Jose Luis Ruiz (Beasain)
· Josu Amenabar (Beasain)
· Izaskun Barrenetxe (Lazkao)
· Sandra Fernandez (Lazkao)
· Jose Mari Telleria (Lazkao)
· Antzerki Taldea (Lazkao)
· Ainhoa Goñi (Lazkao)
· Arantxa Bidegain (Lazkao)
· Larñes Valero eta Natividad Montañez (Lazkao)
· Jose Mari Gabilondo (Lazkao)
· Joxe Begiristain (Lazkao)
· Judith Garcia (Lazkao)
· Lazkaoko Udala (Lazkao)
· Joxe Bikuña (Lazkao)
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.