Martxan da Korrika Topagunea dinamika
Azken urteetan “running”-ak izan duen gorakada ikusita argixao taldeko korrikalariek Korrika Topagunea martxan jartzea erabaki dute. Hauen helburua korrikalari askorengan ikusten dituzten akatsak zuzentzea da. Horretarako, bi saio antolatu dituzte;
Azken urteetan “running”-ak izan duen gorakada ikusita argixao taldeko korrikalariek Korrika Topagunea martxan jartzea erabaki dute. Hauen helburua korrikalari askorengan ikusten dituzten akatsak zuzentzea da. Horretarako, bi saio antolatu dituzte; gaur goizeko bederatzietatik aurrera egin dute lehena, eta datorren igandean ordu berean egingo dute bigarrena.
Gaurko saioari dagokionez, korrika egiteko hainbat irizpide eman dituzte. Lehenik planifikazioz hitz egin dute, entrenamendu errutinak nola egin azaldu zaie bertaratu direnei. Beste hainbat gomendio ere luzatu dituzte; adibidez, arropa egokia erabiltzearen, hidratazioaren edota ondo luzatzearen garrantziaren inguruan. Azken hau praktikan jarri eta denok batera estiramendu saioa egin dute. Ondo luzatu ostean korrikaldiari ekin diote.