Jon Urmenetak irabazi du Ormaiztegiko odolki lehiaketa
Odolki eguna ospatu dute gaur goizean Ormaiztegin. Aurtengoa XXXI. edizioa izan da, eta berrikuntza nagusia Juan Jose Lapitzi egin dioten omenaldia izan da. Aldatu ez dena txapelketa izan da, eta aurten ere urteroko sariak banatu dituzte.
Odolki lehiaketan Jon Urmeneta izan da irabazlea, bigarren izan da Jose Manuel Olano eta hirugarren Jesus Mari Deba. Odolkia osagaitzat duen plateren XVI. sukaldari lehiaketa Joxemi Martinek irabazi du; gaztetxoen saria ere beretzat izan da. Aurkezpen onenaren saria Edurne Mendizabali eman diote. Azkenik, odolki osagaien lehiaketan, Juanita Murgiondo eta Maria Jesus Oriari eman dizkiete sariak.