Ordizia Rugby izan da garailea gipuzkoar taldeen arteko derbian
Ampo Ordizia eta Hernani Rugby elkartea elkarren aurka neurtu dira Altamiran Heineken Ligako hamargarren jardunaldiko partidan.
Ordiziarrak ziren faborito gaurko neurketarako, eta ez diote aukerarik eman talde hernaniarrari, hasieratik amaieraraino izan baitira nagusi. Nagusitasun honen erakusle izan da atsedenaldian markagailuak erakusten zuen 38 – 5a. Aldageletatik bueltan, aldea handitu dute Ordizia Rugbyko jokalariek, amaierako 52 eta 12ra arte.