Udaletxeko errotulua aldatu dute Zerainen
Euskaren nazio arteko eguna aprobetxatu dute zeraindarrek Udaletxean zegoen errotulua aldatzeko. Orain artekoan “Cerain” azaltzen zen herriko izentzat, horren ordez, Zerain dioena jarri dute.
Ekitaldi honen ostean, mokadu bat jateko aukera egon da pilotalekuan.
ZerainLabek antolatuta, berriz, soinu-kantu-poteoa eta kantu bazkaria egin dute Oiharte sargardotegian, Aitor Furundarena lagun dutela.