Zalduak Arriaren aurkako apustua galdu du
Xabier Zalduak apustua galdu du gaur eguerdian Arria V.en aurka. Bakoitzak 10 kanaerdiko ebaki behar zituen eta ondoren 10 kilometro egin korrikan. Arriak enbor bateko aldea atera dio eta zumarragarrak
Xabier Zalduak apustua galdu du gaur eguerdian Arria V.en aurka. Bakoitzak 10 kanaerdiko ebaki behar zituen eta ondoren 10 kilometro egin korrikan. Arriak enbor bateko aldea atera dio eta zumarragarrak ezin izan dio buelta eman. Zalduak “inoiz baino urduriago” atera dela esan du. Hilaren 30ean beste apustu bat jokatuko du, 12:00etan Azpeitiko zezen-plazan, Joxe Etxeberriaren aurka.
Horra hor Gotzon Aranburuk prestatu duen bideoa.