Zalduak ezin izan du Arria V.aren kontra
Xabier Zaldua aizkolari zumarragarrak ezin izan du Xabier Orbegozo Arria V.a mendean hartu. Azpeitiako zezen plazan jokatu dute apustua; aizkoran hamar kanaerdiko ebaki behar zituzten, eta beste 10 kilometro korrika egin.
Errezildarrak lehen enborretik atera dio tartean Zalduari, eta aldea handituz joan da. Aizkorako lanak 22:34ko denboran bukatu ditu Arriak, eta 25:10ean Zalduak. Korrikako lana ia sei itzuliko abantailarekin hasi du Arriak, eta beste minutu bateko tartea atera dio Zumarragakoari. Jokoan ziren 8.000 euroak Errezil aldera joan dira horrenbestez.