Ipeñarrieta familiari eta jauregiari buruzko liburua aurkeztu dute
Gaur eguerdian ‘Ipeñarrietarrak, austriarren zerbitzupeko leinua’ liburua aurkeztu dute Urretxuko udaletxean. Egileak Gure Iragana elkarteko lau gazteak dira: Jon Ander Artzelus, David Cano Nerea Iraola eta Borja Prieto. Gazteleraz idatzi
Gaur eguerdian ‘Ipeñarrietarrak, austriarren zerbitzupeko leinua’ liburua aurkeztu dute Urretxuko udaletxean. Egileak Gure Iragana elkarteko lau gazteak dira: Jon Ander Artzelus, David Cano Nerea Iraola eta Borja Prieto. Gazteleraz idatzi dute eta euskarara Mikel Babianok aurkeztu du.
Ane Mantxola Lurra taldeko kideak eman die ongi etorria aurkezpenera joan direnei, Antonia de Ipeñarrietaren rolean. Ondoren, Pello Ramirezek eta Jon Goenagak XVII. mendeko kanta bat jo dute. Borja Prietok, berriz, areto nagusian dauden bi kuadrori buruzko azalpenak eman ditu. Batean Antonia de Ipeñarrieta ageri da eta bestean bere bigarren senarra: Don Diego de Corral y Arellano. Originalak Velazquezek margotu zituen eta Urretxuko kopiak Pradoko museoak baimendutakoak dira.
Ekitaldian Jon Luqui alkateak eta Inixio Ipeñarrieta eta Dora Etxanizek ere parte hartu dute. Azken hauek Jauregiaren egungo jabeak dira. Liburuak hiru atal ditu: familia, jauregia eta maiorazgoa.