80 saskibaloi taldek eta 400 haurrek jokatuko dute gaur 3x3 txapelketa Beasainen
Beste behin ere, urte berriarekin batera, saskibaloiaren topagune bilakatuko da Antzizar kiroldegia; BKL saskibaloi taldeak antolatutako Gabonetako 3x3 saskibaloi txapelketa gaur jokatuko baita. Aurten, arratsaldean jokatuko da, 15:00etan hasi eta 20:0...
Beste behin ere, urte berriarekin batera, saskibaloiaren topagune bilakatuko da Antzizar kiroldegia; BKL saskibaloi taldeak antolatutako Gabonetako 3×3 saskibaloi txapelketa gaur jokatuko baita. Aurten, arratsaldean jokatuko da, 15:00etan hasi eta 20:00ak bitartean. BKLek aurreratu duenez, 2006 eta 2009 artean jaiotako 400 haur eta gaztetxo goierritarrek baino gehiago hartuko dute parte, 80 taldetan banatuta.
Haurrak eta gaztetxoak saskibaloira erakarri nahi dituzte Gabonetako txapelketarekin, batez ere parte hartzeari garrantzia emanez. Honela, talde bakoitzak launa partida jokatuko ditu; 8 minutukoak. Sailkapenik egongo ez bada ere, puntuak kontatu egingo dituzte: 20 puntutara lehenengo iristen taldeak irabaziko du partida.
Amaieran, parte-hartzaile guztiek jasoko dute domina bana, guztiak izango baitira irabazleak.













