Ugaldek eta Mujikak irabazi dute EH-ko Mus Txapelketako kanporaketa Mutiloan
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu dute asteburuan, Mutiloako Txerri Gorri elkartean. Ostiralean izan zen saioa eta denera 16 bikote bildu ziren jokoan.
Iñaki Ugalde eta Joxemari Mujika izan dira irabazleak, eta Mutiloako Udalak eskainitako arkumea eta bi ardo botila jaso zituzten. Finalean, Aztiriako Mila Aranburu eta Periko Agirre izan zituzten aurkari; haiek, Ostatu tabernak emandako bi otordu jaso zituzten opari.
Finaleko bi bikoteek, Bergaran egingo den Gipuzkoako kanporaketan parte hartuko dute.