Beasainek irabazi egin dio etxean Durango liderrari
Partida parekatua espero zen, eta halaxe izan da. Beasainek eta Durangoko Culturalek lehia eta tentsio handiko partida jokatu dute, nahiz eta bi taldeek elkarrekiko errespetua mantendu duten. Euripean jokatu zuten partida larunbatean, Loinatz zelaian. Aurreneko zatia hutsean bukatu zen, baina bigarrenaren hasieran, epaileak etxekoen aldeko penaltia adierazi zuen, eta Oruek ez zuen hutsik egin.
Azkenean, 1-0 markagailuan, eta hiru puntu horiei esker, beasaindarrek aldea jan diote Durango liderrari; orain puntu bakarrera dute. Baina ez dago lorik hartzerik, sailkapeneko lehen sei taldeak hiru puntuko tartean baitade, 42 eta 39 puntuen artean, alegia. Datorren asteburuan, sailkapeneko erdialdean dagoen Somorrostro izango dute aurkari.