Puntu bat bildu dute goierritarrek Loinazen luzapenean jasotako gol baten ondorioz

Javi Urola
Goierri Gorrik puntu bat eskuratu du Elorrioren kontra berdindu ondoren. Bizkaitarrak aurreratu ziren markagailuan lehen zatian, eta aldageletara atzetik joan ziren etxekoak Loinaz futbol zelaian. Berdegunera bueltan, berehala berdindu zuten gorriek markagailua Mar Luzuriagaren golari esker. Hogei minutu igaro eta aurretik jarri zen Goierri Gorri, Ane Lopezek eginiko golaren bitartez, baina bizkaitarrek 92. minutuan egin zuten binakoa.
Sailkapenean bizkaitarrek hiru puntu azpitik jarraituko dute, Goierri Gorrik 29 dituztelako asteburukoarekin zakuan. Zazpigarren postuan aurkitzen dira, taularen erdian. Datorren asteburuan atseden hartuko du euskal ligak, eta bueltan Lakuaren aurkakoa izango dute gorriek Gasteizen.