Octavian Mihail eta Adel Ben Miloud Euskadiko txapeldunak pista estalian
Euskadiko atletismo txapelketa jokatu zuten pista estalian, pasa den astebukaeran, otsailaren 3an eta 4an, Donostian. Goierriko atleta ugarik parte hartu zuten eta baita emaitza onak lortu ere. Octavian Mihail Romanescu 60 metroetan azkarrena izan zen, 6.88 denborarekin. 800 metroetan ere goierritar bat gailendu zen, Txindoki Atletismo Taldeko Adel Ben Miloud Iztueta izan baizen azkarrena, 1:56.86 denborarekin.
Bestalde, pisu jaurtiketan, legorretarrak izan ziren nagusi; Hodei Lopez izan zen lehena, 15.36 metroko jaurtiketarekin. Bigarren tokian, Joseba Berasain gelditu zen, 13.49 metro jaurtikita. Emakumezkoetan berriz, Txindoki taldeko Leire Garmendia hirugarren lekuan gelditu zen, 11.21 metroko jaurtiketa egin ondoren.
60 metro hesietan, Nora Tobar hirugarren gelditu zen, 9.43 denborarekin.