Enrike Barrenetxea eta Anartz Onandia nagusi Gabiriako XX. Rallysprintean
Azken urteetako parte-hartze daturik onenetako batekin jokatu dute XX. Legazpi-Gabiria Rallysprinta. Guztira 74 ibilgailu elkartu ziren Legazpiko plazan. Proba horretako ezagun zahar batek, Enrike Barrenetxeak irabazi du lasterketa, Anartz Onandiarekin batera. Iaz ere Barrenetxeak irabazi zuen rallysprinta, eta aurten garaipena errepikatu ahal izan du, jokatutako hiru txandetan denborarik onena egin eta gero.
Haien atzetik gelditu dira Mattin Viñales eta Jon Zozaia, eta Jon Casais eta Javier Goikoetxea bikoak. Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola ere aurreko postuetan ibiltzea espero zuten adituek, baina gurpilak aukeratzeko garaian ez zuten asmatu, eta 5. egin zuten.
SAILKAPENA:
- Enrike Barrenetxea – Anartz Onandia / Mitsubishi Lancer Evo IX 2
- Mattin Viñales – Jon Zozaia / Renault Clio Maxi 3
- Jon Casais – Javier Goikoetxea / Ford Fiesta N5