20.000 euro bideratuko ditu Lazkaoko Udalak. Hainbat baldintza bete beharko dira diru laguntza jasotzeko. 75 euro eta 300 euro bitarteko sarrerak dira hileko
Gazteei zuzendutako diru laguntza berri bat eskainiko du Lazkaoko Udalak 2018ko aurrrekontuen barruan. 20.000 euro bideratuko ditu udalak emantzipatu nahi duten gazteetara.
Herriko etxebizitzei buruzko azterketa bat burutu ondorengo datuei erreparatu die udalak. Horien arabera, Lazkaoko familien %5ean lehen etxebizitza eskuratzeko premia duen pertsona bat dago gutxienez; emantzipatu ez den baina horretarako nahia duen kide bat dago alegia. Gehiengoari ezegonkortasun ekonomikoak eragien dio.
Esleituko diren laguntzak eskaria egin duenaren diru sarreren areberakoa izango da. 75 euro eta 300 euro artekoak izango dira udalak eskainiko dituen sarrerak.
Laguntzarako baldintzak
Diru laguntza 18 eta 35 urte bitarteko herritarrei zuzendua egongo da.
Gutxienez urtebeteko iraupena izan beharko du alokairu kontratuak. Etxekoen artean ezin izango da inor etxe-jabea izan, eta kideetako bat gutxienez hiru urtez Lazkaon erroldatuta egon beharko da. Ezarritako gehienezko urteko diru sarrera ezin izango dute gainditu laguntza eskatzen duetenek, ezta alokairua 550 eurotik gorakoa izan ere.