Asteburuan jokatu dute kanporaketa, Aztiri Bat elkartean. Ane Beloki legazpiarrak jaso du publikoaren saria.

Bertsolari Gazteen Osinalde Sariketarako bigarren kanporaketa jokatu dute asteburuan, Gabiriako Aztiri Bat elkartean. Sei bertsolariak fin aritu ziren, eta giro bikaina izan zuten. Antolatzaileen arabera, 70 bat lagun bildu ziren afaltzen, eta beste 15 bat ere etorri ziren saiora.
Eli Pagola (Hernani), Txaber Altube (Abadiño), Ane Beloki (Legazpi), Andoni Mujika (Urnieta), Kerman Diaz (Urruña) eta Mikel Tapia (Ataun). Pagola eta Altube izan dira finalerako sailkapena lortu duten bi bertsolariak. Publikoaren saria berriz, Ane Beloki legazpiarrak irabazi zuen.
Hurrena, Argi Berri
Zaldibiako eta Aztiriako saioak jokatuta, datorren asteburuan egingo dute Osinalde sariketako hirugarren eta azken kanporaketa. Ordiziako Argi Berri elkartean izango da. Dagoeneko salduta daude afaritarako txartel guztiak, baina afal ondorenean gerturatu nahi duenak, izango du saioa ikusteko aukera.