Maddi Aiestaran Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalean
Gipuzkoako Eskolarteko 38. Bertso Txapelketako bosgarren eta azken kanporaketa jokatu dute asteburuan, Anoetako Kuku Elkartean.Bertan, Maddi Aiestaran beasaindarrak finalerako zortzi postuetako bat lortu zuen.
Kanporaketa horietan erabaki dira apirilaren 20an Lasturren jokatuko den finalean kantatuko duten zortzi bertsolarien izenak. Aiestaranekin batera, Imanol Albizu, Haizea Arana, Uxue Alkorta, Aner Peritz, Oihana Arana, Aitor Tatiegi eta Oihana Labiano ariko dira.