Amaia Ruiz de Galarretak irabazi du Ahozko narrazio lehiaketa
Martxoaren 3an hasi zen Ahozko narrazio lehiaketa Ordizian eta ostiralean bukatu zen, gala nagusiarekin. Lehiaketan izen eman zuten 6 partaideetatik 3 pasatu ziren finalera, Amaia Pagola, Vanessa Gonzalez eta Amaia Ruiz de Galarreta. Puntuaketak kontatu eta publikoaren puntuek erabaki zuten garailea eta hiruen artean, Ruiz de Galarreta izan da. Lehiaketako kontalariez gain, ipuinez gozatzeko aukera izan ere zen.