
Nafarroa hegoaldeko euskara eta nekazaritza bultzatzeko asmoz sortutako Errigora egitasmoaren saskia zozkatu du Goierriko Hitzak, harpidedunen txokoan. Zerain aldera joan da pasa den asteko saskia. Andoni Alustiza izan da irabazlea, eta haren semeak jaso du Nafarroako produktuez betetako kutxa. On egin dagiela!