Legazpiko aurkezpenaren irudia
Legazpiko Gure Esku Dagok ekainaren 10eko giza katearen aurkezpen ekitaldia egin zuen atzo arratsaldean Latxartegi aretoan, herritar ugariren parte hartzearekin. Han izan ziren, besteak beste, Korosti eta Sustraiak dantza taldeko kideak, hainbat musikari eta Mikele Arizkorreta eta Maria Redondo kantariak.
Ekitaldian, ekainaren 10eko mobilizazio erraldoian legazpiarren egitekoa azaldu zuten. Egun horretan Donostiatik abiatu, Bilbotik pasa eta Gasteizen amaituko den 201,9 kilometroko giza katean Arabako lautadara joan beharko dira legazpiarrak gainerako goierritarrekin batera, Zuiara hain zuzen. Legazpiri dagokion zatia osatzeko 600 legazpiar beharko dira, eta aldez aurretik izena eman beharko dute internetez edo herrian bertan Gure Esku Dagok irekiko duen lokalean, Azikorri kaleko botikaren ondoan. Lokal horretan, gainera, kamiseta berriak eta beste zenbait material ere erosi ahal izango dira.
Giza kateraren aurkezpena amaitzeko, parte hartzaile guztiak Latxartegiko taulatura igo eta Kataluniako seinera erakutsiz
L’estaca abestiaren bertsio euskalduna abestu zuten.