Ordiziako 750. urteurrenaren abesti ofizialaren bideoklipa grabatzeko balaiatu dute jaia
Pausoka elkartearen aldeko mezuak zabaldu dituzte Ordiziako Oiangun globoen bidez
Ordiziako hainbat kultur eragilek antolatutako Udaberri Fest jaialdia baliatu dute gaur arratsaldean herriaren 750. urteurreneko ospakizunen abesti ofiziala aurkezteko eta horren inguruan bideoklipa grabatzeko. Belaño talde ordiziarrak jarri dio musika ekitaldiari eta Gattiken enpresa arduratu da irudiak grabatzeaz.
Oiangun garai batean egiten zen erromeria berreskuratzea izan da Udaberri Fest jaialdiaren oinarria. Festa arratsaldeko 16:00etan hasi da haurrentzako jolas, tailer eta eskulanekin. Pausoka elkartearen laguntzarekin, bestalde, behar bereziak dituzten haurren aldeko sentsibilizazio ekitaldi bat egin dute; haur horien aldeko mezuez betetako globoak aireratu dituzte. Ondoren, Azen elkartekoek erraldoiak eta buruhandiak kaleratu dituzte eta gero Belaño taldeak hartu die erreleboa erromeria girotzeko.
Ikusi argazki galeria: