Langile batek erredurak jasan ditu Lazkaon lan istripuan
LAZKAO // Lazkaoko Senpere auzoko lantegi batean, 55 urteko langile bat larri zauritu zen, atzo arratsaldeko lehen orduan. Hine Cilindros enpresan gertatu zen lan istripua. SOS Deien arabera, likido suharbera maneiatzen ari zela gertatu zen ezbeharra. ...
LAZKAO // Lazkaoko Senpere auzoko lantegi batean, 55 urteko langile bat larri zauritu zen, atzo arratsaldeko lehen orduan. Hine Cilindros enpresan gertatu zen lan istripua. SOS Deien arabera, likido suharbera maneiatzen ari zela gertatu zen ezbeharra. Langileak erredurak jasan ditu. Bi anbulantzia joan ziren lantegira, eta 15:20a aldera atera zuten handik. Ondoren, helikopteroz Gurutzetako Ospitalera (Bizkaia) eraman zuten.