Gaur iluntzean Kilometroak 2018ko kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte. Aurtengo festaren lema Zubiak batuz da eta kanta eta bideoklipa sortzeko orduan ere zubiak batu dituzte. Izan ere, ikastolak bi herrietako
Gaur iluntzean Kilometroak 2018ko kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte. Aurtengo festaren lema Zubiak batuz da eta kanta eta bideoklipa sortzeko orduan ere zubiak batu dituzte. Izan ere, ikastolak bi herrietako beste eragile batzuekin batera egin ditu sorkuntza lan hauek. Kantaren letra Urretxu-Zumarragako bertso eskolak sortu du eta doinua, berriz, bi herrietako Secundino Esnaola musika eskolako irakasleek. Normalean lehenengo letra idazten da eta ondoren melodia sortzen da, baina oraingoan alderantziz egin dute.
Abestiak trikitixa, ska eta rap doinuak ditu. Uxue Kerejetak, Maddi Martinek eta Sergio Patxukok (Patxuko Nice taldeko kideak) jarri diote ahotsa. Hiru abeslari hauek musika eskolako abesbatza eta musikariak izan dituzte lagun.
Gaurko aurkezpen ekitaldian kanta lehen aldiz entzun ahal izan da: aipatutako abeslariek zuzenean abestu dute. Gainera, lehenengoz bideoklipa ikusi ahal izan da.
Kanta eta bideoklipa aurkeztu aurretik, giroa berotzeko, Kilometroetako hainbat kanta eskaini dituzte play-back modura. Ikuskizun honetan Urretxu eta Zumarragako ikastolako haurrekin batera, Legazpi, Bergara, Oñati eta Zarauzko ikastoletako haurrek parte hartu dute. Azken lau ikastola hauetako ikasleek beraiek antolatutako Kilometroak festako kantak dantzatu dituzte.