Sanjoanak artean, ostiralero elkartuko dira plazan, gaitasunen araberako ibilbideak egiteko.
Eguraldia lagun, gaur egin dute lehenego Herri Buelta ibilbide osasungarria Seguran. 65 urtetik gorako segurarrek aukera izango dute ostiralero, 10:30ean, plazatik hasita, lagun artean, paseoak emateko. Oinez ibiltzea da helburua, «norbere gaitasunak kontuan hartuta, baina, hori bai, beti norbaitek lagunduta eta aholkatuta. Gainera, garrantzitsuena ondo pasatzea eta lagunak egitea da».
Proiektua aurrera eramateko lantalde sendoa aritu da lanean. Besteak beste, udaleko ordezkariak, San Joan egoitzako ordezkariak, Atseden jubilatuen elkarteko kideak, Osasun-Zentroko ordezkariak eta Tolosa-Goierriko Osasun Publikoko zenbat partaide.