Karmen Usabiagak 100 urte bete ditu.
Beasaingo Ugartemendi baserriko Karmen Usabiaga Mujikak 100 urte bete ditu gaur. Urteurren borobil hori ospatzeko senideen bisita izan du gaur. Beasaingo Udal ordezkariak ere izan dira Arangoiti egoitzan, eta Aitor Aldasoro alkateak, plaka oroigarri bat oparitu dio, udalaren izenean.