Beasaingo liburutegiak irakurlerik finenak saritu ditu
Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, Beasaingo Udal Bibliotekak irakurzaletasuna saritzeko opariak banatu ditu gaur, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren barruan. Hala, liburutegiko mailegutza zerbitzua gehien erabili duten bi herritarrei, hogeita hamarna euroko erosketa txekea eta liburu sorta bana eman die Xabier Matarranz kultura zinegotziak.
Haurren artean, liburu gehien maileguan hartu dituena Irati Arroniz izan da, 222 mailegurekin. Helduetan berriz, Izaskun Egiguren, 123 mailegurekin.
Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainak maiatzaren 31ra arte jarraituko du. Maileguan euskarazko liburu bat hartu eta fitxa betetzen duenak, %35eko deskontu txartela jasoko du, Mirentxu liburudendan erabiltzeko. Hilero, parte-hartzaileen artean 30 euroko erosketa txekeak ere zozkatzen dituzte.