Bertsopaper lehiaketako irabazleak
Urretxu eta Zumarragako 31. bertsopaper lehiaketak baditu irabazleak. LHko 5. eta 6. mailakoen artean Julen Lesmes Martin nagusitu da. Bigarren saria Eneko Garcia Muñozek irabazi du eta hirugarrena Unai Madina
Urretxu eta Zumarragako 31. bertsopaper lehiaketak baditu irabazleak. LHko 5. eta 6. mailakoen artean Julen Lesmes Martin nagusitu da. Bigarren saria Eneko Garcia Muñozek irabazi du eta hirugarrena Unai Madina Lizarraldek. Aipamen bereziak Miren Karmele Galdona Antia, Oier Agirrezabal Pavon, Iker Jimenez Lopez, Hodei Salaberria Izagirre, Maria Arratibel Campo, Ane Bilbao Garmendia, Garazi Lasa Larrañaga, Itsaso Perez Soraluze, Markel Araguzo Salaberria eta Oier Urkiola Urmenetarentzat izan dira. Maila honetan 209 lan jaso dira.
DBH 1 eta 2koen artean, lehen saria Ibai Badiola Intxaustik irabazi du, bigarrena Aintziñe Maroto Mendizabalek eta hirugarrena Unai Hurtado Alberdik. Aipamen bereziak Mikel Aiastui Madina, Garazi Mendez Basabe, Oihane Makaia Urruzmendi, Aimar Lazaro del Hoyo eta Irune Lopez Gonzalezentzat izan dira. Maila honetan 131 lan jaso dira.
Bukatzeko, DBH 3 eta 4koek bost lan aurkeztu dituzte. Lehen saria Malen Badiola Intxaustik irabazi du, bigarrena Laura Carrasco Lasak eta hirugarrena Julen Sasieta Zalduak. Aipamen bereziak Maddi Izagirre Urretilla eta Ander Josue Nebredarentzat izan dira.